Hanburgesa eta gazta-dastatzea, eta logika-jokoen tailerra
HemenGO SHOPPING ibilbideek dastaketetan eta tailerretan parte hartzeko eta Bilboko artisau onenetako batzuk lanean ikusteko aukera eskainiko dute urrian zehar.
Lehengai on bat dugunean, hanburgesa bat benetako gourmet plazerra izan daiteke, HemenGO SHOPPING ibilbide gidatuen parte hartzaileek egiaztatuko duten bezala.
Black Label (Urkixo Zumarkalea 35-La Manducateca)
Ibilbide honetan, Mikel Oterok, Black Labeleko sortzaileetako batek, hautatutako bi hanburgesa mota dastatu ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Saltoki honek lau urte daramatza dagoeneko bere nahasketak prestatzen, janari lasterrak duen eskaintza zabala erakutsiz. Zer moduz behi-haragizko hanburgesa ahate-foie freskoarekin?
Eta “errezeta konplexuak sukaldaritza formatu errazenean sartzea” euren lana dela esaten badute ere, sukaldari aditu batek sekretu pare bat ematea soberan egongo ez litzatekeela diote. Izan ere, haragia berezia bada, ogi artean jarri baino zerbait gehiago egin dezakegu harekin. Dastatze honetan, alde hori Aingeru Etxebarria sukaldariari dagokio, horretarako bi errezeta gozo prestatuko baititu bere sukaldaritza-eskolan.
Bilbon gazta-zaleen erreferentziako establezimendua den La Manducatecako María Morak amaiera bikaina emango dio dastatzeari. Astero berritzen dituen bi espezialitate eskainiko digu, eta benetako plazerrezko arratsalde bat izateko kasu bakoitzean bilatu behar ditugun ñabardurak azalduko digu ere.
Logika eta Ikuspegi Espazialeko Jokoen Tailerra - Koloreak (Uribarri 8)
Hilabetea dastatze batekin hasten badugu, zer hobeto tailer batekin jarraitzea baino. Batean zein bestean parte hartzeko aukera da aurtengo ibilbideen berritasun nagusia. Hilaren 22an jolastea tokatzen zaigu, ez baita haurren kontua soilik. Estresa kentzeko denborapasa izateaz gain (une batez haurtzarora itzuliz), jolas egiteak gure erreflexuak eta espazioaren ikuspegia hobetzeko balio digu, adibidez.
Pilar Domínguezen eskutik ikusiko dugu, Koloreak jostailu hezigarrietan espezializatutako jostailu-dendaren jabea. Horretarako, logika eta gaitasuna frogatzeko tailerra prestatu du, proba txiki eta asmakizunen bidez. Gure garunak ahalegina egin beharko du, erronka askoren forma, egitura eta koloreen atzean tranpa dagoelako. Probak ebatzi eta mailaz aldatzen lehena izango zara?
Esteka: JOKU-TAILERRA https://youtu.be/rvPwx1m-HMA