Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Ibilbide tematikoak “Familiak” – San Inazio

 

Etxeko txikitxoak primeran pasatzea eta asko ikastea nahi baduzu, hauxe da zure ibilbidea!

Adi, hau da gure egitaraua: haurrentzako arropa-denda bat bisitatuko dugu, osasunaren inguruan arituko gara belar-denda batean,  MAGIA IKUSKIZUN batera joango gara eta truko batzuk ikasiko ditugu.

Amaitzeko, luzaketa batzuk egingo ditugu yoga zentro batean. Zer gehiago astearte arratsalde baterako?