Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Ibilbide tematikoa: Gabonetako opariak

Gabonak datoz! Opari berezi HORI aurkitzeko ideiak behar dituzu?

Zazpi Kaleetatik ibilbide bat antolatu dugu iradokitzeko: egun berezietarako lentzeria, eguneroko moda jasangarria, distiratzeko bitxiak, gorputza eta arima argitzeko neguko zapore eta usainak. Gure merkatariak zain dituzu idea hauekin eta beste askorekin!