Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Ibilbide tematikoa “Egileak” – Bilbo Erdigunea
Diseinua, eskulana eta egileak protagonista diren hainbat saltoki berezi bisitatuko ditugu.
Bitxi-lantegi bateko sormen-prozesua ezagutu nahi duzu? Lorez, gauza politez, aroma naturalez eta autore-lurrinez inguratuta egotea imajinatzen duzu?
Edo, "barruan daramazun artista ateratzeko" behar duzun guztiaren bila zabiltza? Zein izango ote da forma berriak dituzten bonboien zaporea eta testura? Zatoz ibilbide honetara eta bizi ezazu zuzenean.