Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Ibilbide tematikoa: Artisautza– Bilbo Zaharra
Eskuz egindako produktuak gustuko dituzu? Ehun eta lurrin naturalen zalea zara? Bilbo Zaharreko kale xarmagarrienetatik ibiltzera etor zaitez eta produktu ikaragarriak diseinatzen dituzten lau denda ezagutuko dituzu, zure faboritoak bihurtuko dira! Zapi eta turbanteak, bitxiak, poltsak, xaboiak, mantal pertsonalizatuak… gustu guztietarako dago.
Anima zaitez eta ezagutu gure eskulangileak!