Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Ibilbide Gastronomikoa
Janari-zalea zara? Orduan, Bilboko denda gastronomikoak ziur ezagutzen dituzula. Hala ere, beti berriren bat edo espezialitate berriak aurki daitezke, edo haien jatorria eta bitxikeriak ezagutu gure anfitrioien bidez. Produktu gozo eta gaziak dituzten 4 denda bisitatuko ditugu. Bidean, gure ahosabaiak alaitzen dituzten beste saltoki batzuen nobedadeak kontatuko dizkizuegu ere.
Zazpi Kaleetako ibilbide gastronomikora etorriko zara?