
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
HARMONIA IBILBIDEA-BETETA
Zatoz moda jasangarriko proposamenak ezagutzera, forma eta kolore paregabeekin, Gabonetako estresetik aparte lasaitasuna arnasten den espazio batean.
Usainez betetako infusio barietate batekin jarraituko dugu eta osasun asko! oparitzeko edo zeure burua etxean edo lantokian gozatzeko.
Zalantzarik gabe, aukera ona da afari oparo baten ondoren...
Amaitzeko, Erripako Gabonetako azokako postu batzuetara hurbilduko gara. Bertan, Z I U R, opari perfektu hori aurkituko dugu, gure artisauek artez eta maitasunez egindakoa: esentzia naturaletako xaboiak, larruzko poltsak eta material leun eta koloretsuak, irribarre eginaraziko dizuten panpinak... etxera eraman nahiko dituzu.
Zein da zure ibilbidea?
Zatoz haien proposamenak eta protagonistak gertutik ezagutzera, eta asmatu zure opariekin!