Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

GABONAK IBILBIDEA-BETETA

Ibilbide bat Bilboko erdigunetik, egun hauetan ziur asmatuko duzun opari hori aurkitzeko.

Berarentzat (edo zuretzat!), zerbait eroso hartzen duzun bitartean, Bilboko bi moda denda enblematikotan emango dizkiguten proposamen eta aholku guztiak gertutik ikusten.

Bai, biak dira bikainak gazte espiritua duten pertsonentzat!

 

Beti asmatuko duzun EZINBESTEKO batekin jarraituko dugu: Loreak...zehazki ARROSAK! "Bizi, maitatu, sentitu" lelopean, sorta ederrak ikusiko ditugu, ortzadar-arrosen tonu sinestezinak, baita betiko arrosak ere.

Eta postre gisa, txokolate bat, baina ez edonolakoa, baizik eta oso berezia, 100 urtetik gorako artisau-kalitatekoa. Probatzera animatzen zara?