Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

EXPERT IBILBIDEA – MERKATUKO PRODUKTUA -BETETA

Zazpi Kaleetako zenbait saltokitan ibilbide bat proposatzen dizugu, tokiko produkturik onenak topatzeko, mokadu on batetik hasi eta sasoiko plater landuetara prestatzeko.

Baina ez dizugu guk kontatuko, Basque Culinary Centerren turismo gastronomikoan masterra duen Foodie aditu batek baizik, eta epaimahai esperientziaduna, ezin konta ahala lehiaketa gastronomikotan. Oihanarekin, kalitateez, jatorriez eta zaporeez hitz egiteaz gain, horien atzean dauden istorioak, konbinazio irabazleak eta gure eguneroko sukaldaritzarako aukera amaigabeak ezagutuko ditugu.

Eta gure produktuei balioa ematen amaitzeko, zer hobe pintxo irabazle bat dastatzen amaitzea baino? HEMENGO zaporea eta istorioak. HemenGo istorioak.