Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Expert Ibilbidea -Fashionista Miren González Mendialduarekin-BETETA!

 Modaren mundua gustatzen zaizu?

@mirengonzalezmendialdua pasareletako arte zuzendaria eta shooting eta moda ekitaldietan aditua, luxuzko laguntzailea izango da hainbat saltokien ibilbidean zehar, moda proposamen esklusiboekin.

Mirenek udazken-negu denboraldirako joera berriak partekatuko ditu zurekin, eta saltoki bakoitzean oso jantzi bereziak erakutsiko dizkizu, edozein aukerari begira konbinatzeko ideiak emanez. Gainera, "petit comité" n, jaialdietako "banbalina" eta nazio mailako moda desfileen artean bizitako hamaika pasadizo kontatuko dizkizu.

Aukera paregabea aditu batekin Bilbon zehar "moda tardeo" handi batez gozatzeko.