Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

DE BILBAO DE TODA LA VIDA IBILBIDEA

Pertsonek eta saltokiek bizia ematen diete hiriei.

Belaunaldiek pasatzen ikusi dituzten betiko denda horietako batzuk eta Bilboko historia ezagutu nahi dituzu?

Batzuk ehun urtekoak dira, beste batzuk tradizio luzekoak, eta denak bitxikeria eta anekdota askorekin kontatzekoak.

Eman izena ibilbidean eta ezagutu gure hiriko historia ez-idatziaren zati bat!