Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

"BIKE FANS" Ibilbidea

 

Hiritik bizikletaz mugitzen zara lanera joateko edo aisialdian? Ibilbide bat proposatzen dizugu Bilbo Zaharrean barrena: garraio osasungarri eta jasangarri honen inguruko produktuetan espezializatutako saltokiak bisitatuko ditugu.

Gure anfitrioiek gertutik erakutsiko dizkigute bizikleten azken joerak, eta, gainera, bizikleten osagarriak, zapatak eta ehun naturaletako kamisetak, euri egunetarako poltsa eta motxilak… hau da, hiriko txirrindularientzako EZINBESTEKOAK!

Ibil gaitezen bizikletaz!