Erosketak egitea bizigarria da, berezi eta esklusibo sentitzea edo zure oparia jasoko duenari halaxe sentiaraztea. Baita esperientzia ahaztezina ere, erosketak egiten dituzun lekuko saltokiek betiko esentziari eta izaerari eutsi badiete eta establezimendu moderno eta erakargarrietan produktu berezi eta esklusiboak eskaintzen badituzte.
Saltoki bereziak, tradizionalak, gure kulturari eta izateko erari lotutakoak, produktu, diseinu eta barrualde abangoardista dutenak, gure hiriaren...
Ezagutu al daiteke hiri baten arima bertako denden bitartez?
Hemengo Shoppingen, baietz uste dugu. Horregatik, oso ibilbide bereziak sortu ditugu.
Ibilbide horiek hiria bertako saltokien bitartez ezagutzeko aukera ematen dute. Nahikoa al da, bada, Guggenheim Museoa, Kontxa edo Artium Museoa bisitatzea hiria ezagutzeko? Dendek aukera aparta ematen dute jendearekin harremanetan jartzeko eta haren adierazpenak, gustuak, kultura, moda, gastronomia eta abar ezagutzeko. Jenderik...