HemenGO Shopping ibilbide gidatuak Zaramaga eta Erdi Aroko Hiriguneko saltokietan

2022ko Urtarrilaren 26a

Zein da hiriko saltokirik zaharrena? Nola egiten da beirate bat? Zein da kontserba bat egiteko prozesua? Gasteiz On ek joan den udazkeneko ostegun eta ostiraletan antolatutako  HemenGo Shopping saltokietako ibilbide gidatuetan erantzun diren galderetako batzuk dira hauek. Oraingo honetan, aurrez aurre egin ahal izan dira; izan ere, pandemiaren murrizketetan, proiektuak bisita gidatuak ibilbide birtual eta bideo bihurtu zituen, Gasteizko saltoki bereizgarrienak ezagutarazteko. Bertan, lokalak gure hiriaren ondare eta historiarekin erlazionatzen ziren.



Bisita gidatuen proposamen berri honetan, arreta berezia eskaini zaie Erdi Aroko Hiriguneari eta Zaramaga auzo tradizionalari.



Saltoki berezietatik egindako ibilbidea

Ibilbide hau azaroko eta abenduko ostiraletan egin izn da. Bertan, Gasteizko dendarik bitxienetako batzuk bisitatu dira: haien jatorria, historia eta bitxikeriak ezagutzera eman dira.

Ibilbideak hainbat negozio bisitatu ditu, hala nola 1826ko FARMACIA PUENTE BOTIKA, hiriko establezimendurik zaharrena, zazpi belaunaldi baino gehiagok landua eta Olagibel arkitektoa bera bizi izan zen eraikinean kokatua; CONSERVAS ARTESANAS VICTOFER KONTSERBAK, 1922an jaio zen Erdi Aroko Hiriguneko familia-negozio enblematikoa, TOLOÑO SELECCIÓN, Hedegile kale tradizionalean irekia, euskal gastronomiaren historian eta lehen mailako produktuetan adituak, Toloño taberna ospetsuko pintxoak egiteko erabiltzen dituztenak hain zuzen; CAFÉS LA BRASILEÑA, 1928an Carlos Ibarrondo merkatal ontzidiko kapitainak eratua, eta MIKEL DELIKA beira-leihoak, Santa Maria Katedralean edo Arrosarioko Prozesioko farolekin egindako lanengatik 2020ko Urrezko Zeledoiarekin saritua.




Zaramagako ibilbidea

Ibilbide hau azaroko eta abenduko ostegunetan egin izan da. Bertan, auzoaren historia berpiztu da hasieratik, Iparralde Gizarte Etxetik abiatuta (antzinako hiltegitik), hiria handitzeko beharrean oinarritu zen Zaramaga auzoaren sorrera ezagutzeko. Bidean zehar bere denda enblematikoenetako batzuk bisitatu izan dira, baita San Frantzisko Asiskoaren eliza ere, martxoaren 3ko gertaera tristeen erdigunea; auzoko horma-irudiak, Arriagako Atea kalea, aintzina iparraldetik hirira sartzeko atea izan zena, denbora luzez Isabel Katolikoaren zina hartu zuena; edo Santa Isabel hilerria, Gasteizko pertsonaia ospetsu ugari bertan lurperatu baitzituzten.





2022 «HemenGO Shopping» ibilbideak

Laster iragarriko ditugu, urte berriari begira, negozio bereizgarriak bistaratzen lagunduko dituzten ibilbide berriak. Ibilbide hauek, tokiko negozioek Gasteizko historian eta hiriaren garapenean ezinbesteko elementu gisa duten balioa ezagutzea, bertako ikurren desagerpena geldiaraztea eta negozioen jarraipena bermatzea, hauen balioa nabarmentzea eta turismoaren aldetik sustatzea, eta herritarrek beren existentziaz kontzientziatzea bait dute helburu.