BILBOKO DENDETATIK IBILIKO GARA? BILBOKO DENDA BEREZI ETA ENBLEMATIKOENETARA EGINGO DIREN BISITEN EDIZIO BERRIA AURKEZTU DU BILBAODENDAK-EK

2022ko Uztailaren 21a

BILBOKO DENDETATIK IBILIKO GARA?

Ibilbide tematikoak, lagun zein familiarekin gozatzeko ekintzak, hala nola lehiaketak, tailerrak edota dastatzeak protagonista izango dira aurtengo Hemengo Shopping edizio honetan; eta online ekintzak ahaztu gabe, pandemiaren ondorioz abian jarritakoak eta 40.000 inpaktu baino gehiagorekin iaz jarraipen nabarmena izan zutenak.

Formatu presentziala edukiera-murrizketarik gabe berriro berreskuratzeaz gain, proposamenak berri ugari ditu publikoaren parte-hartzeari begira: zuzeneko esperientzia, dibertsioa eta sariak batik bat, ibilbide tematikoak, tailerrak eta dastatzeak lehenesten dituen programa batean.

Guztira 16 ibilbide antolatu dira uztailaren 28tik eta abenduaren 15era, abuztuan izan ezik, eta guztiak ostegunetan. Halaber, online ekintzak antolatu dira aurten ere, iaz 40.000 inpaktu baino gehiago izan zituzten aholku eta gomendioekin

Ibilbideak guztiz doakoak dira, aldez aurretik izena ematea besterik ez da behar rutas@hemengoshopping.com emailean edo 688 876 351 telefonoan

Lehen hitzordua uztailaren 28an izango da 'Nola optimizatu espazioa bidaia-maleta prestatzean’ tailer praktikoarekin.

 

Ekintza presentzialak lau motatakoak izango dira:

  • Saria duten ibilbideak: Parte hartu eta tokiko merkataritzan erabiltzeko Opari Txartelak irabazi. Ibilbidean zehar galdera batzuei erantzun beharko dizkiete parte hartzaileek, eta puntu gehiago lortzen dituenak 50 euroko opari-txartela lortu ahal izango du, tokiko dendetan erabiltzeko edo dastatze batean parte hartzeko.
  • Ibilbide tematikoak: jarduera ezberdinak dituzten denda eta establezimenduak biltzen ditu; egile-diseinua eta artisautza, opariak, moda, joera berriak edo jasangarritasuna eta birziklapena, besteak beste.
  • Tailerrak:  bertaratutakoen trebetasunak garatzeko, ondo pasatzeko eta parte-hartzea sustatzeko hainbat gai jorratzen dira (bidaia-maleta nola prestatu, dantza urbanoa, paperez bordatzea, teknika sortzaileak, etab.).
  • Dastatzeak: aurreko edizioetan arrakasta handiena izan duen ekintza da. Zenbait saltokien produktuen dastatzeak, LA OKA, Gelati Gelati eta Aingeru Etxebarriaren Sukaldaritza Eskola bezalako establezimenduetan.

Guztira 16 ibilbide antolatu dira uztailaren 28tik eta abenduaren 15era, abuztuan izan ezik, eta guztiak ostegunetan. Ibilbideak, tailer eta dastatzeak guztiz doakoak dira, aldez aurretik izena ematea besterik ez da behar rutas@hemengoshopping.com emailean edo 688 876 351 telefonoan.