Bilbao

Bilbao es la ciudad más grande de Euskadi. La capital vizcaína ha sabido reinventarse para convertirse en un destino turístico cultural, gastronómico y de shopping. Puedes descubrir los fantásticos comercios de Bilbao, mientras te pierdes por sus callejuelas y te encuentras con siete edificios firmados por Premios Pritzker. 

Helados Tximeleta

Casilda parkeko izozkitegia

Zoriontasuna tarrinan, kukurutxoan edo kopan zerbitzatzen da

Tximeleta esan, eta parkeko kioskoa datorkigu burura. Beti da izozkia hartzeko une egokia, batez ere artisau-izozkiak badira eta hainbesteko zapore-aukera eskaintzen badigute. Gure gomendioa: dastatu denak.

Aspalditik datorkie izozki-tradizioa, familia bereko hirugarren belaunaldiak zuzentzen baitu gaur egun negozioa. Eta, zergatik egiten dute? Ez dagoelako izozkiak zerbitzatzen dizkiotenean jendeak botatzen duen irribarrea ikustea bezalakorik. Zoriontasun hutsa.

Noiztik: 1980

-

Denda orduak
AL-IG 10:30-20:30 neguan
AL-IG 10:30-22:00 udan

-

Casilda Iturrizar parkea, zk.g.
Bilbo Erdia
Bilbao

L1, L2 - Indautxu, Moyua

-

T: +34 944 186 009

www.capra.es

    043.264601445394-2.939260125095