HemenGO SHOPPING ibilbide gidatuak hemengo merkataritzatik. bilbaoDendak-ek uda honetan hiriko saltoki berezienen desdaostea ezagutzera gonbidatzen zaitu

2018ko Uztailaren 19a

Uztailetik irailera, publikoak moda, gourmet elikagai eta “made in Euskadi” produktuen inguruko doako hiru ibilbideetan parte hartzeko aukera izango du.

Ibilbide gidatu eta dinamizatu hauen bitartez, turista eta bertako publikoak gure hiriko arimadun denda bereizgarri eta paregabeak ezagutuko dituzte.

Bilbo, 2018ko uztailaren 18an. Uda honetan inoiz erakusten ez dena ikusteko aukera izango duzu, hiriko saltoki bereizgarrienetan ezkutuan geratzen dena. Nola prestatzen dira gurin-opilak edo nola aukeratzen dira udako izozki-zaporeak? Nola hartzen dute inspirazioa hurrengo denboraldirako janzkera erabakitzen dutenek?

bilbaoDendak-ek, Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkartea, uda honetarako bisitariei zein bertokoei zuzendutako doako hiru ibilbide gidatu antolatu ditu,  merkatarien eskutik establezimenduen bitxikeriak ezagutzeko aukera aparta. Ibilbideak, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailaren laguntzarekin antolatu direnak, HemenGO SHOPPING ekimenaren barnean daude, jada Bilboko arimadun dendak aurkezteko “Local is better” lemapean argitaratu diren gidekin bat eginez (www.hemengoshopping.com).

Ibilbideak gaur goizean aurkeztu dira bilbaoDendak elkarteko presidentea den Aitor Elizegiren eskutik, eta Juan Andrades, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendaria, eta Xabier Ochandianorekin batera, Bilboko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria. Ekitaldira gerturatu diren gonbidatu eta komunikabideek, egun horretarako bereziki diseinatutako ibilbide original batean parte hartzeko aukera izan dute. Aukeratutako lau saltokietan gozatu dute, Hitz edo Serie B abangoardistetatik, tradiziozko Rafael Matias edo Arrese dendetara.

Horrela, gaurtik aurrera eta irailaren 22ra arte, Bilboko merkataritzak haren ateak irekiko dizkio publikoari, saltokien dendaostea, sekretuak, historia, produktuak eta berezitasunak ezagutzera emateko antolatu diren ibilbide gidatu eta dinamizatuen bitartez. Alderdi bereziak bezeroek lehen begi-kolpean ikusten ez dituztenak. Hemengo Shopping Ibilbideak gure hiriko arimadun denda bereizgarri eta paregabeetatik egingo diren ibilbide espezializatuak dira, bisitari eta bertoko bezeroek denda bereziak eta imitaezinak zuzenean ezagut ditzaten.

Haien jatorria, bitxikeri historikoak, eta  bereizgarriak izatea eragin dituzten gakoak kontatuko dituzte, kasu batzuetan belaunaldi-belaunaldi negozioa aurrera egitea posible egin dituztenak. Horrela, ibilbidea osatzen duten denda bakoitzak, esperientzia bakarra eskainiko die ekimen honetako parte hartzaileei. Aitor Elizegiren arabera, bilbaoDendak-eko presidentea, “aukeratutako saltokiek merkataritza identitate selektiboa eta bereizgarria mantentzen dute, bisitari eta bertokoentzako establezimendu erakargarri eta berritzaileak dira, eta kalitate, arreta eta modernitate aukera trebeak eskaintzen dituzte bai haien instalazioetan bai produktu eskaintzan”.

bilbaoDendak elkarteak uda honetarako diseinatutako hiru ibilbide bakoitzak helburu nagusia izango du; Euskal ibilbideak, bertoko denda ederrek eskaintzen dituzten “made in Euskadi” produktuen aniztasuna aurkeztuko du, Athletic Club, Arrese gozotegia, Eguzkilore bitxitegia edota Gelati Gelati izozki-denda, horien artean; Moda ibilbideak, Bilbora marka espezializatu apartenak ekartzen dituzten saltokiak aurkezten ditu, Erlai perfumeria edo Rafael Matias ehun-dendan egiten duten bezala, eta Mercedes de Miguel edo Zergatik berezko marken diseinua gogoan izanik ere; eta azkenik, Gourmet ibilbideak, berezkoak diren elikagai produktu espezializatuak dituzten establezimenduak biltzen ditu, Ivañez turroi-denda, Bizkarra okindegia edo La Moderna urdaitegi alemaniarra, besteak beste.

NOLA HEMENGO SHOPPING IBILBIDEAK EGIN HEMENGO MERKATARITZATIK

Ibilbideek bi modalitate izango dituzte, beti doan, eta 17:00tik 19:00ra izango dira: erreserbarekin edo erreserba gabe. Lehenengoak astearteetan izango dira (abuztuan hiru eta irailean beste hiru) eta erreserba rutas@hemengoshopping.com emailean edo 677 131 251 telefonoan egin beharko da.

Erreserba gabeko ibilbideak uztaila eta abuztuko ostegunetan, eta iraileko ostiraletan izango dira. Abiapuntua Arrese Gozotegia, Alde Zaharrean, edo Don Manuel Gozotegia, erdialdean, izango da, publikoak ibilbidearen edozein momentutan gehitu ahal izango bada ere.

IBILBIDEETAZ GOZATU, HAREN SEKRETUAK EZAGUTU ETA ZURE IBILBIDE-UNEA AURKITU.

Ibilbide dinamizatuak 17:00-19:00
Ostegunero / uztaila / abuztua
Ostiralero irailak 7-21

Abiapuntua
A – Erdialdea – Don Manuel Gozotegia (Alda Urquijo 39).
B – Alde Zaharra – Arrese Gozotegia (Fueros 2).

 

Ibilbide gidatu esklusiboak: 17:00-19:00
Abuztua: 14-21-28
Iraila: 6-13-20

 

Izen-ematea:

rutas@hemengoshopping.com
Tel: 677 131 251

Informazio gehiago: https://www.hemengoshopping.com/eu/ibilbideak/ibilbide-gidatuak